![]() |
Kondairaren arabera, Olentzero euskal mendietan bizi zen jentil bat zen. Behin, bere linukoek zerumuga aldean izar handi bat ikusi omen zuten, eta zer ote zen galdetu zioten beraien arteko zaharrenari. Agureak esan zienez, neguaren amaiera iragartzen zuen izar hark. Hasiera batean kantak "negua heldu dala" zioen arren, kristautasunaren eraginez "Jesus jaio zala" ugari erabilia da.
Kixmiren jaiotza (Jesus salbatzailea), alegia. Hala, jentil guztiek beren burua amildegitik behera botatzeko agindu zuen. Guztiek bete zuten esana, Olentzerok izan ezik. Honek Belenera jo zuen, Jesus gurtzera eta Euskal Herrira itzulirik, Jesusen Berri Ona zabaltzen hasi zen.
Kixmiren (Kristo) jaiotzaren berri ematera menditik jaitsitako artzain edo ikazkinaren itxuraz irudikatu ohi da gaur egun. Kostaldean, arrantzale ofiziokoa bezala ere ageri da. Olentzeroren itxura eta jarduteko modua ere desberdina da tokiaren eta jendearen sinesmenen arabera. Batzuek esanahi erlijiosoa nabarmentzen dute; beste batzuek berriz, gabonetako ezaugarri pagano edo sekular moduan nahiago dute. 50. hamarkadan, Iruñean egin zen estrainekoz Lesakan egiten den modura.
![]() |
Mari Domingiren senar edo mutilagun
Azken urteotan, Olentzeroren ekitaldietan gizonezko pertsonaia horrek duen protagonismoa emakumezko batekin orekatzeko asmoz, Mari Domingi haren emaztearen edo neskalagunaren rolean sartu dute Eguberri giroko ekitaldi ugaritan.Hainbatek kritikatu du emakumeari bigarren mailako rola ematearren tradizioa horrela aldatzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario