Telebistako aurkezlea: ...eta nor izango da irabazlea? Hori berehala jakingo dugu, publizitatearen ondoren. Utzi agintea bakean eta eseri lasai, laster gara hemen berriro.
Iragarkia: Opari bat egin behar duzu eta ez dakizu zer erosi? Berezia den zerbaiten bila ari zara eta ez duzu aurkitzen? OPARITU IZAR BAT! Oparirik distiratsuena amaren egunerako, aitaren egunerako, urtebetetzeetarako, Gabonetarako, bataio, jaunartze eta ezkontzetarako, San Valentin egunerako eta edozein egun berezitarako.
![]() |
Eta zer egin behar duzu zeure izarra eskuratzeko? Oso erraza da! Deitu pantailan ageri den telefono-zenbakira eta hamabost egun barru IZAR-PACKa izando duzu etxean. Eta zer du, bada, IZAR-PACKak? Hiru gauza ditu: zure izarraren izena eta kokapenaren berri ematen duten koordenatu astronomikoak azaltzen dituen Ziurtagiri Ofiziala; zure izarra zeruan aurkitzen lagunduko dizun zeruko mapa; eta izarrei buruzko liburu bat, irudi ederrez hornitua eta irakurterraza, Starlight irakasleak, Ingalaterrako astronomo famatuenak, idatzia. Ez galdu eskaintzen dizugun aukera aparta! Gainera, lehen ehun eskaerak egiten dituztenek opari berezia jasoko dute IZAR-PACKarekin batera: izar itxurako zintzilikaria, dotore-dotorea eta zilarrezkoa, zeruan duen izarraren oroigarri.
Zeren zain zaude? Emaiozu zure izena edo zeuk nahi duzun pertsonarena zeruko izar bati, eta betiko iraungo du bertan. Deitu lehenbailehen gure telefono-zenbakira eta unibertsoko oparirik handiena eskuratuko duzu.
Ongi pentsatu: Nor da zure izarra? Oraintxe duzu lagunei eta maite dituzun guztiei zure bizitzako izarrak direla esateko aukera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario