Kontalaria: Munduko zazpi mirariak Antipatro Sidongoa greziar jakintsuak aipatu
zituen estreinakoz, K.a.-ko II. Mendean. Jakintsu haren esanetan, gizakiak
inoiz sorturiko monumentu eder eta harrigarrienak hauek ziren: Gizeko
piramideak, Egipton; Babiloniako lorategi esekiak, gaur egungo Iraken zeudenak;
Zeus jainkoaren Olinpiako estatua erraldoia eta Rodasko kolosoa, Grezian;
Artemisa jainkosaren Efesoko tenplua eta Mausolo erregearen hilobia, Turkian; eta
azkenik, Alexandriako itsasargia, hura ere Egipton, piramideak bezala.

Halako batean amak deitu dio telebista ikusten ari
den mutikoari.
Ama:
Andoni, zatoz mahaia prestatzera, laster afalduko dugu-eta!
Andoni: Jo, ama! Dokumental benetan interesgarria dago telebistan!
Ama:
Ongi da, grabatu, eta beste edozein unetan ikusiko duzu; afalorduan ez,
behintzat.
Andoni: Amatxo polita! Antipatro horrek ezagutu izan bazintu, munduko
zortzigarren miraria zarela esango zukeen!
Ama:
(Barreka). Baita zera ere, losintxari hori! Utzi tontakeriak eta zatoz mahaia
prestatzera!
No hay comentarios:
Publicar un comentario