1. laguna: Iepala, motel! Bizi al gara?
2. laguna: Ondo bizi, gainera. Zer, zertan habil?
1. laguna: Ibili, ibili... Hemen nagok, botata. Denbora nola jan ez zekiat. Potrotaraino.
2. laguna: Ondo, ba. Zera deitzen diat, film bat ikustera etorri nahi ote duan galdetzeko.
1. laguna: Filma? Zer film?
![]() |
1. laguna: Frankenstein? Hori ez duk tipo zatar hori, torlojus josita dagoena eta makaleko frontoia duena? ETB kantxa, hi! Partida botatzeko primerakoa!
2. laguna: Ez esan pitokeriarik! Zer, bahator ala ez?
1. laguna: Hi pitzatuta hago! Frankensteinen filma? Hori zuri-beltzean duk eta ez dik batere beldurrik ematen. Paso.
2. laguna: Hau ez duk beldurrezkoa. Frankenstein gaztea dik izena eta barre egitekoa omen duk.
1. laguna: Eta koloretan duk? Ez duk izango irentsi ezin den abarreta hutsa, ezta?
2. laguna: Ez, ba. Zuri-beltzean duk, baina anaiak esan zidak ondo dagoela. Gainera, musu-truk duk.
1. laguna: Tira, musu-truk baduk, bale, eurogero nabilek-eta. Non geratuko gaituk?
2. laguna: Filma kultur etxean duk, zazpietan. Ni kalean nagok, baina orain mandatu bat egitera joan behar diat. Gauza bat egingo diagu: har ezak segapotoa, eta kalean hagoenean, deitu.
1. laguna: Hi bai hi segapotoa! Amatxorentzako mandatuak egiten, ala?
2. laguna: Hi punkia haiz, motel! Hobea izango diat hi bezala beso bat bestearen gainean asper-asper eginda egotea! Bo, gero arte.
1. laguna: Booo, txintxo ibili!
No hay comentarios:
Publicar un comentario