Ez ahaztu euskara dela euskaldun egiten gaituena eta hizkuntza gal ez dadin erabili egin behar dugula, beraz denon laguntza ezinbestekoa da zeregin horretan!

domingo, 22 de abril de 2012

MARRAZOAK - Hitzaldia

ZER DIRA?
Marrazoak kartilaginotsuen familiako arrainak dira. Kartilaginotsuak dira hezurren ordez kartilagoak dituztelako.


EZAUGARRIAK:

Marrazoen buruak hiruki forma du eta gorputza sendoa eta gihartsua du. Gainera, gorputzean zehar zenbait hegal ditu eta horien laguntzaz eta isatsaren bidez igeri egiten dute. Honez gain, buruaren bi aldeetan brankiak dituzte eta horien bidez hartzen dute arnasa.
Marrazoa harrapari ona eta azkarra da, eta beste arrain asko eraso eta jaten ditu. Gainera, haurtzarotik heldu bihurtu arte, kolorea aldatu egiten zaie eta hil egiten direnean kolorea ez da mantentzen.
Hortz-aginei dagokienez, marrazoak, haien barailengatik oso famatuak dira. Marrazoek baraila indartsuak dituzte eta hortz handi eta zorrotzak dituzte, ilaratan antolatuak eta hruki formakoak. Horrek animalia beldurgarriak bihurtzen ditu. Gainera, hortzak oso azkar sortzen zaizkie. Adibidez, marrazo batek, jaten ari den bitartean hortz bat galtzen badu, haren lekuan beste bat irteten zaie aste bat pasatu ondoren.
Zentzuei dagokienez, arrain hezurdun gehienek ikusmen ona dute, baina marrazoek ez. Horregatik, harrapakinak ehizatzeko usaimena erabiltzen dute. Ur kopuru handiaren erdian dagoen odol tanta bakar bat usain dezakete marrazoek. Gainera, harrapakinen mugimenduak sorturiko seinale elektriko txikiak sumatzen dituzte gorputzean dituzten sentsore batzuekin.


JAIOTZA:
Ernalketa: Arrain askok arrautzak uretan jartzen dituzte eta ernalketa bertan gertatzen da, horregatik arrautza asko jarri behar dituzte, babes gutxi dutelako. Baina marrazoen arrautzak barruan ernaltzen dira eta horregatik arrautza gutxiago sortzen dituzte, babes gehiago dutelako.
Arrautzak: Arrautzak gelatinazko geruzaz estalita daude eta irekitzen direnean, helduaren antza duten larbak jaiotzen dira.

MARRAZO MOTAK:

  • Marrazo zuria:

Deskribapena: Marrazo handienetako bat da, gure itsasoetan familia ugari bizi dira. Gorputz zilindrikoa dute eta erdi zabalik edukitzen dute (ura sartzeko eta gero brankietatik irteteko) bat edo bi hortz ilara erakutsiz, eta begi biribilak dituzte. Gainera, orojaleak dira.

Habitata: Ur beroetakoak dira eta batzuk ur epeletan bizi dira, batzuetan, kostatik hurbil bizi daitezke. Marrazoak bakartiak izaten dira.

  • Caribeko arrezifeko marrazoa:

1,5 metroko luzera du eta marrazo lotia ere deitzen diote batzuek. Ur ez oso sakonetan bizi da eta askotan, marrazo honek orduak igarotzen ditu batere mugitu gabe, lotan egongo balitz bezala. Batzuetan kobazuloetan ezkutatuta ikus daiteke.

  • Beste mota batzuk:

Beste marrazo mota gehiago daude, adibidez zezen marrazoa, marrazo muturmotza, limoi marrazoa, iratxo marrazoa, marrazo balea (munduko arrainik handiena da), tigre marrazoa… Aipatu ditudanen artean, marrazo zuriak, tigre marrazoak eta zezen marrazoak dira gizakioi gehien erasotzen digutenak.






No hay comentarios:

Publicar un comentario