Alaba: Zertan ari zara, aita? Botako al dugu partidatxo bat bideo-kontsolarekin?
Aita: Zer partidatxoa bota eta zer bota oste? Jolastuko al gara esaten da.

Aita: Utzi artikulu hau bukatzen, oso interesgarria da eta! zera dio, Santa Claus publizitateak sortu duela, hein handi batean behintzat.
Alaba: Bai. Telebistan entzun nuen behin, eta arreta deitu zidan.
Aita: Arreta deitu? Atentzioa eman esan nahiko duzu.
Alaba: Jope, aita! Eta nola da, bada, Santa Clausen kontu hori?
Aita: Bada, Santa Claus, berez, San Nikolas izenaren laburdura da, eta San Nikolas laugarren mendeko apezpiku bat izan zen, oso jatorra eta haurrak asko maite zituena. Ekialdeko Europan eta Errusian San Nikolas egunean, abenduaren seian, neska-mutilei opariak egiteko ohitura sortu zen aspaldi.
Alaba: Eta orain zergatik banatzen ditu opariak Gabonetan?
Aita: Bada, Amerikara joan ziren holandarrek beren ohitura eraman, eta bertan aldatu egin omen zelako. Santa Clausen egungo itxura ere, badakizu, bizar zuria eta jantzi gorria, elur oreinak, lera eta hori guztia, Estatu Batuetan asmatu zuten. Eta ezetz igarri nork?
Alaba: A, horibai, badakit! Asmatzen dudala! Coca-Colak!
Aita: Baina zelan asmatzen dudala? Zer euskara klase da hori? Hori ikasten al duzue eskolan? Erdarakada bat bestearen atzean!
Alaba: Zer astuna zaren, aita! Horrela hasten zarenean, ez du pena merezi zurekin hitz egitea.
Aita: Merezi esaten da, ez du merezi zurekin hitz egitea.
Alaba: Bada, hori!
No hay comentarios:
Publicar un comentario