Ez ahaztu euskara dela euskaldun egiten gaituena eta hizkuntza gal ez dadin erabili egin behar dugula, beraz denon laguntza ezinbestekoa da zeregin horretan!

lunes, 23 de abril de 2012

6. unitatea: ORBAITZETAKO OLA ENTZUNGAIA (elkarrizketa)

1. laguna: Jaiki ohetik, nagi hori! Baduzu itzartzeko tenorea! Gauza franko ditugu egiteko!
2. laguna: Oso nekatuta nago. Utzi ohean apur batean egoten. Oporretan nago eta ez dut uste hainbeste gauza egin behar ditudanik.
1. laguna: Gaur Orreagara, Orbaiztako olara eta Iratira joanen gara, bainan jaikitzen ez bazara, ez dugu betarik izanen batetik bertzera ibiltzeko.

2. laguna: Ongi da, utzi esnatzen eta dutxa bat hartzen, eta gero planak aztertuko ditugu…

Tartea.

2. laguna: Ikusten? Orain bai, orain prest nago nahi duzun lekura joateko. Ea, ikustagun ibilbidea mapan. Onena Orreagatik hastea dela uste dut. Lehenik eta behin, monasterioa bisitatuko dugu, ezta? Denbora dezente beharko dugu lekua ongi ikusteko: antzinako erromesen ospitalea eta egungo aterpea, Andre Mariaren eliza, liburutegia eta museoa…
1. laguna: Eta klaustroa. Orreagako klaustroa hagitz ederra da.
2. laguna: Egia al da Antso Azkarra Nafarroako erregea Andre Maria elizan lurperatuta dagoela?
1. laguna: Hala da, bai. Haren hilobia ikusgarria duzu.
2. laguna: Eta zer egingo dugu gero?
1. laguna: Orreagan zure ahaide eta lagunendako oroigarriak erosi, Ibañeta gainan Errolanen monumentua ikusi eta Orbaiztako ola zaharra ikustera joanen gara.
2. laguna: Eta zer dago, bada, olan? Antzina burdina nola lantzen zen erakusten dute, ala?
1. lguna: Ez. Egia errateko, Orbaiztako olan armak ekoizten zituzten. Ola hagitz handia eta garrantzitsua zen. Antzinako eraikinaren murru hautsiak bertzerik ez dago orain, bainan lekua hagitz ederra duzu, argazkiak egiteko aproposa.
2. laguna: Eta handik Iratiko basora, ezta? Osteratxo bat eman beharko dugu han zehar… Arrazoi zenuen, gauza mordoa daukagu egiteko!



No hay comentarios:

Publicar un comentario