Ez ahaztu euskara dela euskaldun egiten gaituena eta hizkuntza gal ez dadin erabili egin behar dugula, beraz denon laguntza ezinbestekoa da zeregin horretan!

domingo, 22 de abril de 2012

1. unitatea: EKOLOGIARI BURUZKO ENTZUNGAIA (mahai ingurua)

Moderatzailea: Gaurko saioan ingurumena izando dugu eztabaidagai, eta horretarako, bi gonbidatu ekarri ditugu: batetik, Jokin Melendez irakaslea, Planetaren Etorkizuna izeneko liburuaren egilea; eta bestetik, Izaro Martin, Izadia bizirik talde ekologistaren bozeramailea. Eta entzule batek igorritako gaurko galdera hauxe da: Egia al da azken boladan izandako euriteak eta urakan handiak berotegi-efektuaren ondorio direla?
Jokin: Berotegi-efektuaren kontua berriro! Jendeak nire liburua irakurriko balu, argi eta Garbi jakingo luke berotegi-efektua gure planetak betidanik izan duen fenomeno naturala dela.
Izaro: Bai, baina gizakion eraginez, Lurraren mekanismo natural hori arazo larri bihurtu da. Lurra gero eta beroago dago-eta!
Jokin: Berotegi-efektua ez da arazoa. Arazorik egotekotan, klima-aldaketa izando litzateke gakoa. Zuk ere ez duzu nire liburua irakurri eta horregatik ez dakizu.
Izaro: Bai, zure liburua irakurri dute eta ez nator bat zurekin. Iruditzen zait ez zarela ohartzen klima-aldaketak ekarriko dituen hondamendiez: poloetako izotza urtu egingo da, itsasoa berotu egingo da, ekosistema asko eta animalia asko desagertu egingo dira, eta hondamendi naturalak ugarituko dira…
Jokin: (Etenez.) Hara bestea! Eta zer? Orain arte Lurrak milaka aldaketa jasan ditu milioika urteren buruan, eta nik dakidala ez da suntsitu oraindik. Animalia batzuk desagertuko direla? Eta zer? Dinosauroak ere desagertu ziren, baina haien lekuan bestelako animalia batzuk daude orain! Ekologistok jendea beldurtu baino ez duzue egiten!
Izaro: jendea beldurtu ez, ohartarazi egiten dugu. Gure esku dago Lurraren egoera hobetzeko hainbat gauza egitea!
Jokin: Ezjakin koadrila galanta baino ez zarete…
Moderatzailea: Melendez jauna, mesedez…


No hay comentarios:

Publicar un comentario