Biloba: Baina, aitona, zertan zabiltza?
Aitona: Hementxe, amonak oparitutako makina arraio hau piztu nahian, baina ez zioat asmatzen.
Biloba: Super-erraza da hori!!!!!Nik neuk esango dizut nola egin.
![]() |
Biloba: Lehenengo eta behin lokirik libre ote duzun begiratu beharko duzu, baina kableak konektatu aurretiktelebista itzalita daukazula egiaztatu beharko duzu. Zure telebistak eurokonektorea izango du, ezta? Larakoak ondo sartuta dauzkazula begiratu. Dena ondo badago, sakatu power botoia.
Aitona: Zer demontre duk power botoi hori?
Biloba: Power hitzak indarra esan nahi du ingelesez. Kontsola pizteko botoia da.
Aitona: Bada, esan hori eta kitto! Zer power eta power oste...
Biloba: Hori guztia listo badaukazu, telebista konfiguratu behar duzu. Zuk ulertzeko moduan esanda, aitona, itxuratu edo egin behar duzu.
Aitona: Eta zer itxura eman behar zioat, bada? Ez al dik itxura egokia, ala? Zer aaraio egin behar zioat, bada?
Biloba: Bada, hartu agintea eta sarrera-kanala aukeratu behar duzu, hasteko. Horretarako telebista eta kontsola, biak izan behar dituzu piztuta. Dena ongi eginez gero, jokoa sartzean, menua agertuko zaizu pantailan.
Aitona: Zein menu? Ez nijoak jateko ezer eskatzera, traste honekin jokatu besterik ez diat egin nahi. Zer demontre duk menua?
Biloba: Ufa, aitona, ipurterre hutsa zara! Jokoak ematen dizkizun aukerak dira menua, zeuk nahi duzuna hartzeko: jokalari bakarra, bi jokalari... Bukatzeko, hartu agintea eta sakatu A botoia, hasteko.
Aitona (purrustadaka): Aizak, ez diat piperrik ere ulertu. Menua, larakoa, agintea, konfiguratu... Horiek dituk hitzak horiek!... Ez dik hain zaila izan behar! Gauza zailagoak egin ditiat nik askotan! Tira, azaldu berriz, baina nik ondo ulertzeko moduan.
Biloba (txantxati): Bale, neuk lagunduko dizut eta hasiera-hasieratik hasiko gara. Kablea eta entxufea zer diren jakingo duzu, ezta?...
No hay comentarios:
Publicar un comentario