Karmele: Ainize, e! Ainize!
Ainize: Kaixo, Karmele! Zertan habil hi hemen parkean?
Karmele: Lehengusu-lehengusina txikiekin etorri naun. Osaba-izebak erosketak egitera joan ditun eta umeekin gelditu naun. Umezain, badakin...
Ainize: Kaixo, potxolo. Nola duzu zuk izena, e, nola? Bai mutiko polita! Inporta al zain besoetan hartzea?
Karmele: Har ezan lasai!

Karmele: Aizan, ez nekinan hain umezalea hintzenik!
Ainize: Ni? Ikaragarri maite ditinat umetxoak!
Karmele: Nabarmena dun, bai! Tira, Jonastxu, zatoz lehengisnarengana, merienda jan behar duzu-eta!
Ainize: Hara, Jonas. Bai izen polita! Aizan, karmele, utziko al didan Jonastxuri merienda ematen?
Karmele: Bai, neska! Emaion merienda lasai!
Ainize: Zatoz añañan egitera, potxolo. Bai goxoa, ezta? Dena jandakoak, Ainizek mamelutxua emango dizu... Bapo! Eta orain mama pixkatxu bat...
Neskatoa: (Negarrez.) Aaaaa! Min hartu dut belaunean, mutil batek bultzatu nau eta jausi egin naiz, aaaa!
Karmele: Lasai, Maddi. Utzi ikusten niri. Ume hauetaz ez zegoen fidatzerik, deskuidoan min hartzen diten!
Ainize: Begira, Jonas, arrebatxoak punba egin, pupu hartu du eta ollola dauka. Tira, Maddi, pitxin, ez negarrik egin. Iturrira joan eta zauria garbituko dugu, eta gero, tirita jarriko dugu, ados? Nahi al duzu karamelu bat? Tori, honek mina kenduko dizu berehalakoan...
Karmele: Aizan, hurrengo batean lehengusu-lehengusinekin parkera etorri behar dudanean, deitu egingo dinat. Hik dun esku ona hik ume-kontuetan!
Ainize: Deitu lasai, gustura egoten naun-eta ume artean...
No hay comentarios:
Publicar un comentario