lunes, 30 de abril de 2012
Sugan: Zarena zarelako
![]() |
izatera heltzeko, zarena zarelako
hutsez, bakar bat gehiago.
Nagusit zaitez, zeure lekua baduzu
bermatu, lotu, bilatu, aurki ezazu.
Zuk, zeure kabia hornituz
hitz merke ta txiroez at
jaten eman buruari, ez inori, zeuri beti.
Jakin zuloan topatzen,
barnetik ateratzen,
zeharko, itzuliko, garrasika.
- Eutsi...-
- Segi, zuzen bide ertzean
gaztigatu dizugu, aurrera jarraitzeko
atzera ez begiratzeko.
Egunez egun zihur
nahi hura ikusten dugu
ez arduratu, irtenbiderik ez badu.
ustez jakin badakizu
nolakoa zaren zu
galdetzu gero akabo, mututa, ixilik, zero.
Jaklin ezean onartu
uste ere ezin dela
izan, sinestu, aitortu, ezagutu
- Eutsi...-
- Segi...-
9. unitatea: "KAN GHU RU" ENTZUNGAIA (elkarrizketa)
Kalean, autoen zaratak, semaforoaren seinale-hotsa
eta denetariko zaratak entzuten dira; tartean, sakelako telefono baten hotsa
ere entzuten da.
1. laguna: Bai, esan? Nor da? Bai?
2. laguna: Kaixo, motel, non habil? Hori duk zalaparta!
1. laguna: A! Hi haiz-eta! Hitz egin ezak ozenago, ez diat tutik entzuten-eta!
2. laguna: (Oihuka). Ez duk harritzekoa. Zera, zoora joatekoa nauk lagun
batzuekin. Etorri nahi al duk?
1. laguna: Zoora? Zer zegok, bada, zooan? Hori duk plan eskasa, motel!
2. laguna: (Oihuka). Lagunak kanpokoak dituk, bi neska; oso jatorrak dituk eta,
gainera, oso ondo zeudek.
1. laguna: Lehenago esatea huen! Horrela bai! Zer ordutan elkartuko gaitu?
2. laguna: (Oihuka). Zer iruditzen zaik lauretan autobus-geltokian?
1. laguna: Tren-geltokian?
2. laguna: (Oihuka, are ozenago). Ez, motel, ez, autobus-geltokian!!
1. laguna: Ondo, gero arte! (Kalean zarata entzuten da oraindik).
Tarte bat igaro da
eta arratsaldeko laurak heldu dira. Autobus-geltokian, baina zaratarik gabe.
1. laguna: Hi, bahuen garaia! Ordu-erdi berandu hator!
2. laguna: Ordu-erdi berandu? Hi pitzatuta hago! Lauretarako egin diagu hitzordua!
1. laguna:Hiru eta erdietarako ulertu diat!
2. laguna: Garbitu hitzak belarriak, motel!
1. laguna: Gaizkiulertua izan duk eta barkatzen diat.
2. laguna: Hara, bestea! Gaizkiulertuak direla-eta… ezetz jakin nondik datorkion
kanguruari bere izena. Gaur irakurri diat sarean.
1. laguna: Zera… Nola jakingo diat, bada?
2. laguna: Ingelesak, Australia aurkitu zutenean, jota seko harrituta geratu
zituan saltoka ibiltzen ziren animalia batzuk ikustean. Inguruan bertako
aborijen horietako bat omen zebilean eta keinuz-edo galdetu omen ziotean
animalia hark nola zuen izena. Besteak behin eta berriz erantzuten omen ziean
<<Kan Ghu Ru, Kan Ghu Ru>>, eta bitxoari kanguru izena jarri
ziotean ingelesek. Azkenean, hizkuntzalariek Australiako aborijenen hizkuntza
aztertu eta jakin zitean gizonak zer esan zien atzerritarrei: << Ez dut
ulertzen ez dut ulertzen>>…
1. laguna: Ona! Aizak, erabili al zezakeat kontu hori neskak txunditzeko? Hik uste
duk ligatzeko baliagarria izango zaidala?
2. laguna: Saiatu hadi!
miércoles, 25 de abril de 2012
8. unitatea: MUNDUKO ZAZPI MIRARIAK ENTZUNGAIA (dokumentala)
Girotu telebistako dokumentala izango balitz bezala.
Izan ere, mirari
horietako zaharrenak eta egundaino iraun duten bakarrak Gizeko hiru piramideak
dira, Keops, Kefren eta Mikerinos faraoien hilobi izateko duela milaka eta
milaka urte eraiki ziren. Piramide horietako handienak, Keops faraoiarenak, 146
metroko garaiera izan zuen hasieran, eta eraikitzeko bi milioi eta erdi
harrizko bloke handi erabili zituzten, 2 tonako batez besteko pisua zutenak.
Piramidea kanpotik 25.000 kareharri landuzko blokez estali zuten, eta
eguzkiaren izpiak islatzen zituzten lau alde guztiz leun lortu zituzten.
Piramide handia egiteko 23 bat urte behar izan zituzten, eta milaka eta milaka
gizonen lana.
Kontalaria: Munduko zazpi mirariak Antipatro Sidongoa greziar jakintsuak aipatu
zituen estreinakoz, K.a.-ko II. Mendean. Jakintsu haren esanetan, gizakiak
inoiz sorturiko monumentu eder eta harrigarrienak hauek ziren: Gizeko
piramideak, Egipton; Babiloniako lorategi esekiak, gaur egungo Iraken zeudenak;
Zeus jainkoaren Olinpiako estatua erraldoia eta Rodasko kolosoa, Grezian;
Artemisa jainkosaren Efesoko tenplua eta Mausolo erregearen hilobia, Turkian; eta
azkenik, Alexandriako itsasargia, hura ere Egipton, piramideak bezala.

Halako batean amak deitu dio telebista ikusten ari
den mutikoari.
Ama:
Andoni, zatoz mahaia prestatzera, laster afalduko dugu-eta!
Andoni: Jo, ama! Dokumental benetan interesgarria dago telebistan!
Ama:
Ongi da, grabatu, eta beste edozein unetan ikusiko duzu; afalorduan ez,
behintzat.
Andoni: Amatxo polita! Antipatro horrek ezagutu izan bazintu, munduko
zortzigarren miraria zarela esango zukeen!
Ama:
(Barreka). Baita zera ere, losintxari hori! Utzi tontakeriak eta zatoz mahaia
prestatzera!
Hesian - Noiz itzuliko zara
![]() |
Lurrera begira.
Bihar ere, berdina pentsatzen jarraitzen badut
Noiz ikasiko dut?
Hitzak, etorkizuna
Bide laguna, itxaropen bizia
NOIZ ITZULIKO ZARA
GALDETZEN DIOT GAUR NERE BURUARI
NON DA ZURE IRRIA, NON ZURE ABESTIA
BIHOTZAREN TAUPADEK
ESAN DIDATE ALBOAN ZAITUDALA
ILUNTASUN HONETAN ILARGIA ZARELA.
7. unitatea: PARKEAN ENTZUNGAIA (elkarrizketa)
Herriko parkean, haurrak jolasean ari dira. Bi neska gazte bertan elkartu dira.
Karmele: Ainize, e! Ainize!
Ainize: Kaixo, Karmele! Zertan habil hi hemen parkean?
Karmele: Lehengusu-lehengusina txikiekin etorri naun. Osaba-izebak erosketak egitera joan ditun eta umeekin gelditu naun. Umezain, badakin...
Ainize: Kaixo, potxolo. Nola duzu zuk izena, e, nola? Bai mutiko polita! Inporta al zain besoetan hartzea?
Karmele: Har ezan lasai!
Ainize: Zatoz polit hori, zatoz Ainizerengana. Ufala! Bai mutil handia! Baina zer jaten duzu zuk, potxolo? Apatx egingo dugu hemen, lehengusinaren ondoan... A, ez duzu apatxin nahi? Apapa nahi duzu? Goazen, ba, apapan ttapa-ttapa, ttapa-ttapa...
Karmele: Aizan, ez nekinan hain umezalea hintzenik!
Ainize: Ni? Ikaragarri maite ditinat umetxoak!
Karmele: Nabarmena dun, bai! Tira, Jonastxu, zatoz lehengisnarengana, merienda jan behar duzu-eta!
Ainize: Hara, Jonas. Bai izen polita! Aizan, karmele, utziko al didan Jonastxuri merienda ematen?
Karmele: Bai, neska! Emaion merienda lasai!
Ainize: Zatoz añañan egitera, potxolo. Bai goxoa, ezta? Dena jandakoak, Ainizek mamelutxua emango dizu... Bapo! Eta orain mama pixkatxu bat...
Neskatoa: (Negarrez.) Aaaaa! Min hartu dut belaunean, mutil batek bultzatu nau eta jausi egin naiz, aaaa!
Karmele: Lasai, Maddi. Utzi ikusten niri. Ume hauetaz ez zegoen fidatzerik, deskuidoan min hartzen diten!
Ainize: Begira, Jonas, arrebatxoak punba egin, pupu hartu du eta ollola dauka. Tira, Maddi, pitxin, ez negarrik egin. Iturrira joan eta zauria garbituko dugu, eta gero, tirita jarriko dugu, ados? Nahi al duzu karamelu bat? Tori, honek mina kenduko dizu berehalakoan...
Karmele: Aizan, hurrengo batean lehengusu-lehengusinekin parkera etorri behar dudanean, deitu egingo dinat. Hik dun esku ona hik ume-kontuetan!
Ainize: Deitu lasai, gustura egoten naun-eta ume artean...
Karmele: Ainize, e! Ainize!
Ainize: Kaixo, Karmele! Zertan habil hi hemen parkean?
Karmele: Lehengusu-lehengusina txikiekin etorri naun. Osaba-izebak erosketak egitera joan ditun eta umeekin gelditu naun. Umezain, badakin...
Ainize: Kaixo, potxolo. Nola duzu zuk izena, e, nola? Bai mutiko polita! Inporta al zain besoetan hartzea?
Karmele: Har ezan lasai!

Karmele: Aizan, ez nekinan hain umezalea hintzenik!
Ainize: Ni? Ikaragarri maite ditinat umetxoak!
Karmele: Nabarmena dun, bai! Tira, Jonastxu, zatoz lehengisnarengana, merienda jan behar duzu-eta!
Ainize: Hara, Jonas. Bai izen polita! Aizan, karmele, utziko al didan Jonastxuri merienda ematen?
Karmele: Bai, neska! Emaion merienda lasai!
Ainize: Zatoz añañan egitera, potxolo. Bai goxoa, ezta? Dena jandakoak, Ainizek mamelutxua emango dizu... Bapo! Eta orain mama pixkatxu bat...
Neskatoa: (Negarrez.) Aaaaa! Min hartu dut belaunean, mutil batek bultzatu nau eta jausi egin naiz, aaaa!
Karmele: Lasai, Maddi. Utzi ikusten niri. Ume hauetaz ez zegoen fidatzerik, deskuidoan min hartzen diten!
Ainize: Begira, Jonas, arrebatxoak punba egin, pupu hartu du eta ollola dauka. Tira, Maddi, pitxin, ez negarrik egin. Iturrira joan eta zauria garbituko dugu, eta gero, tirita jarriko dugu, ados? Nahi al duzu karamelu bat? Tori, honek mina kenduko dizu berehalakoan...
Karmele: Aizan, hurrengo batean lehengusu-lehengusinekin parkera etorri behar dudanean, deitu egingo dinat. Hik dun esku ona hik ume-kontuetan!
Ainize: Deitu lasai, gustura egoten naun-eta ume artean...
Hertzainak - Aitormena
![]() |
azken finean gizaki hutsak gara
Barearen ostean dator ekaitza
Udaberri berririk ez guretzat
Denborak aurrera etengabian
ta orain ezin eutsi izan giñana
rutinaren morroiak bihurtu gara
laztana lehen baino
lehen aska gaitzetan.
Ohartu gabe arrunt bilakatuta
Ohartu gabe heldu gara mugara
Mundua jautsi zaigu gainera
maitia lehen baino
lehen aska gaitzetan.
Ez dakigu non dagoen hoberena
Bila dezagun beste lekuetan
Ba, zin dagizut ez dizudala
inoiz gezurrik esan eta
zaude zihur ezin izango
zaitudala ahaztu inoiz
aitortzen dut izan zarela
ene bizitzaren onena
baina orain, maitia lehen baino
lehen aska gaitzetan.
lunes, 23 de abril de 2012
6. unitatea: ORBAITZETAKO OLA ENTZUNGAIA (elkarrizketa)
1. laguna: Jaiki ohetik, nagi hori! Baduzu itzartzeko tenorea! Gauza franko ditugu
egiteko!
2. laguna: Oso nekatuta nago. Utzi ohean apur batean egoten. Oporretan nago eta ez dut uste hainbeste gauza egin behar ditudanik.
1. laguna: Gaur Orreagara, Orbaiztako olara eta Iratira joanen gara, bainan jaikitzen ez bazara, ez dugu betarik izanen batetik bertzera ibiltzeko.

2. laguna: Ongi da, utzi esnatzen eta dutxa
bat hartzen, eta gero planak aztertuko ditugu…
Tartea.
2. laguna: Ikusten? Orain bai, orain prest
nago nahi duzun lekura joateko. Ea, ikustagun ibilbidea mapan. Onena Orreagatik
hastea dela uste dut. Lehenik eta behin, monasterioa bisitatuko dugu, ezta? Denbora
dezente beharko dugu lekua ongi ikusteko: antzinako erromesen ospitalea eta
egungo aterpea, Andre Mariaren eliza, liburutegia eta museoa…
1. laguna: Eta klaustroa. Orreagako klaustroa
hagitz ederra da.
2. laguna: Egia al da Antso Azkarra Nafarroako
erregea Andre Maria elizan lurperatuta dagoela?
1. laguna: Hala da, bai. Haren hilobia
ikusgarria duzu.
2. laguna: Eta zer egingo dugu gero?
1. laguna: Orreagan zure ahaide eta
lagunendako oroigarriak erosi, Ibañeta gainan Errolanen monumentua ikusi eta
Orbaiztako ola zaharra ikustera joanen gara.
2. laguna: Eta zer dago, bada, olan? Antzina
burdina nola lantzen zen erakusten dute, ala?
1. lguna: Ez. Egia errateko, Orbaiztako olan
armak ekoizten zituzten. Ola hagitz handia eta garrantzitsua zen. Antzinako
eraikinaren murru hautsiak bertzerik ez dago orain, bainan lekua hagitz ederra
duzu, argazkiak egiteko aproposa.
2. laguna: Eta handik Iratiko basora, ezta? Osteratxo
bat eman beharko dugu han zehar… Arrazoi zenuen, gauza mordoa daukagu egiteko!
Ken 7 - Ilargia
![]() |
esan bakardadeari gaur ez etortzeko.
Eusten nauen soka zara eta itotzen nauena,
ametsak sortu zizkidana, galtzen dituena.
Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero,
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko,
irribarrez, gero minez, eragin didazu negarra,
nire sua itzali da,
ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!!
Esan sentitzen dudana ez dela egia,
une baten sinesteko ez garen guztia.
5. unitatea: IZARRA OPARI ENTZUNGAIA (iragarkia)
Telebistako aurkezlea: ...eta nor izango da irabazlea? Hori berehala jakingo dugu, publizitatearen ondoren. Utzi agintea bakean eta eseri lasai, laster gara hemen berriro.
Iragarkia: Opari bat egin behar duzu eta ez dakizu zer erosi? Berezia den zerbaiten bila ari zara eta ez duzu aurkitzen? OPARITU IZAR BAT! Oparirik distiratsuena amaren egunerako, aitaren egunerako, urtebetetzeetarako, Gabonetarako, bataio, jaunartze eta ezkontzetarako, San Valentin egunerako eta edozein egun berezitarako.
![]() |
Eta zer egin behar duzu zeure izarra eskuratzeko? Oso erraza da! Deitu pantailan ageri den telefono-zenbakira eta hamabost egun barru IZAR-PACKa izando duzu etxean. Eta zer du, bada, IZAR-PACKak? Hiru gauza ditu: zure izarraren izena eta kokapenaren berri ematen duten koordenatu astronomikoak azaltzen dituen Ziurtagiri Ofiziala; zure izarra zeruan aurkitzen lagunduko dizun zeruko mapa; eta izarrei buruzko liburu bat, irudi ederrez hornitua eta irakurterraza, Starlight irakasleak, Ingalaterrako astronomo famatuenak, idatzia. Ez galdu eskaintzen dizugun aukera aparta! Gainera, lehen ehun eskaerak egiten dituztenek opari berezia jasoko dute IZAR-PACKarekin batera: izar itxurako zintzilikaria, dotore-dotorea eta zilarrezkoa, zeruan duen izarraren oroigarri.
Zeren zain zaude? Emaiozu zure izena edo zeuk nahi duzun pertsonarena zeruko izar bati, eta betiko iraungo du bertan. Deitu lehenbailehen gure telefono-zenbakira eta unibertsoko oparirik handiena eskuratuko duzu.
Ongi pentsatu: Nor da zure izarra? Oraintxe duzu lagunei eta maite dituzun guztiei zure bizitzako izarrak direla esateko aukera.
Mikel Urdangarin - Anek idatzi dit zutaz
Anek idatzi dit zutaz
diño ondo zaudela
Oslon bizi zarela orain
hara ezkondu zinela
San Antoniotan,
Polpolera bidean
laino artean, bi amoradu
maldan gora...
jakin izan dut berandu
Ama izan zinen Maiatzan
Jon jarri diozu izena
jende onaren izena
San Juan gaba zan, erre zenituen bekainak
ezpan moreak, azken Waltz-a eta ardo
ona...
Anek idatzi dit zutaz
diño ez zarela aldatu
beti lez oinak aidean
kantatu eta dantzatu
eta ez nau batere harritu
zuk amesten jarraitzen duzu
nik oindik eskuak hotz ditut
Anek kontatuko dizu
Salda beroa, Urriko ferietan
Udaberri zan baina, Bilboko Plaza Berrian
agur maitea, altza kopa, bihotzak
gora...

Zenbait erderakada
Hona hemen zenbait erderakaden adibideak, aukera itzazue errezen iruditzen zaizkizuen 10 eta berridatzi zuen koadernoan, gero saia zaitezte ondoko gelakidearekin horrelakoak erabiltzeko moduko ahozko elkarrizketa (edozein gairi buruz) bat sortzen.
Eraman ezazue zuen jakintza praktikara (egizue klik zenbakietan):
domingo, 22 de abril de 2012
OLENTZERO
![]() |
Kondairaren arabera, Olentzero euskal mendietan bizi zen jentil bat zen. Behin, bere linukoek zerumuga aldean izar handi bat ikusi omen zuten, eta zer ote zen galdetu zioten beraien arteko zaharrenari. Agureak esan zienez, neguaren amaiera iragartzen zuen izar hark. Hasiera batean kantak "negua heldu dala" zioen arren, kristautasunaren eraginez "Jesus jaio zala" ugari erabilia da.
Kixmiren jaiotza (Jesus salbatzailea), alegia. Hala, jentil guztiek beren burua amildegitik behera botatzeko agindu zuen. Guztiek bete zuten esana, Olentzerok izan ezik. Honek Belenera jo zuen, Jesus gurtzera eta Euskal Herrira itzulirik, Jesusen Berri Ona zabaltzen hasi zen.
Kixmiren (Kristo) jaiotzaren berri ematera menditik jaitsitako artzain edo ikazkinaren itxuraz irudikatu ohi da gaur egun. Kostaldean, arrantzale ofiziokoa bezala ere ageri da. Olentzeroren itxura eta jarduteko modua ere desberdina da tokiaren eta jendearen sinesmenen arabera. Batzuek esanahi erlijiosoa nabarmentzen dute; beste batzuek berriz, gabonetako ezaugarri pagano edo sekular moduan nahiago dute. 50. hamarkadan, Iruñean egin zen estrainekoz Lesakan egiten den modura.
![]() |
Mari Domingiren senar edo mutilagun
Azken urteotan, Olentzeroren ekitaldietan gizonezko pertsonaia horrek duen protagonismoa emakumezko batekin orekatzeko asmoz, Mari Domingi haren emaztearen edo neskalagunaren rolean sartu dute Eguberri giroko ekitaldi ugaritan.Hainbatek kritikatu du emakumeari bigarren mailako rola ematearren tradizioa horrela aldatzea.
4. unitatea: "SANTA CLAUS" ENTZUNGAIA (elkarrizketa)
Aita-alabak.
Alaba: Zertan ari zara, aita? Botako al dugu partidatxo bat bideo-kontsolarekin?
Aita: Zer partidatxoa bota eta zer bota oste? Jolastuko al gara esaten da.
Alaba: Bale, aita, jolastuko gara?
Aita: Utzi artikulu hau bukatzen, oso interesgarria da eta! zera dio, Santa Claus publizitateak sortu duela, hein handi batean behintzat.
Alaba: Bai. Telebistan entzun nuen behin, eta arreta deitu zidan.
Aita: Arreta deitu? Atentzioa eman esan nahiko duzu.
Alaba: Jope, aita! Eta nola da, bada, Santa Clausen kontu hori?
Aita: Bada, Santa Claus, berez, San Nikolas izenaren laburdura da, eta San Nikolas laugarren mendeko apezpiku bat izan zen, oso jatorra eta haurrak asko maite zituena. Ekialdeko Europan eta Errusian San Nikolas egunean, abenduaren seian, neska-mutilei opariak egiteko ohitura sortu zen aspaldi.
Alaba: Eta orain zergatik banatzen ditu opariak Gabonetan?
Aita: Bada, Amerikara joan ziren holandarrek beren ohitura eraman, eta bertan aldatu egin omen zelako. Santa Clausen egungo itxura ere, badakizu, bizar zuria eta jantzi gorria, elur oreinak, lera eta hori guztia, Estatu Batuetan asmatu zuten. Eta ezetz igarri nork?
Alaba: A, horibai, badakit! Asmatzen dudala! Coca-Colak!
Aita: Baina zelan asmatzen dudala? Zer euskara klase da hori? Hori ikasten al duzue eskolan? Erdarakada bat bestearen atzean!
Alaba: Zer astuna zaren, aita! Horrela hasten zarenean, ez du pena merezi zurekin hitz egitea.
Aita: Merezi esaten da, ez du merezi zurekin hitz egitea.
Alaba: Bada, hori!

Kauta - Izan zaitez zu
![]() |
Buruhauste bat dut barnean
Nire sentimenduak adierazteko unean
Betiko arazo eta ikarak
Kontu anitzak
Gustoko dudan pertsona ikusteko orduan
Gazte izan
ezazu adore
hausartia izan
bizitza goza ezazu
alboan utzi beldurrak
Zureak, erabakiak,
Izan zaitez zu,
Ez aldatu irizpideak,
Egin ezazu zure barnean
dituzun nahiak eta
sentimendu guztiak
Sentimenduak adierazi beharra
Dakarren zoriona,
Alboratu ezina
Izan zaitez zu!
LIBURUTEGIA
ARAUAK:
Liburutegia leku publikoa da, edozein sar daiteke eta liburutegiak eskaintzen duen guztiarekin goza dezake, bere lagunekin edo senideekin. Baina denok gustura egoteko, hauek zaindu behar ditugu:

- Ibili, ez egin korrika.
- Berba egin, ez oihukatu.
- Liburuak kontuz erabili, apurtu egin daitezke-eta.
- Ezin da janari edo edaririk sartu.
- Gainerako pertsonak errespetatu.
Ipuina osatzeko webquest interesgarria.
3. unitatea: "FRANKENSTEIN" ENTZUNGAIA (telefono elkarrizketa)
Sakelako telefonoaren soinua (ring-ring).
1. laguna: Iepala, motel! Bizi al gara?
2. laguna: Ondo bizi, gainera. Zer, zertan habil?
1. laguna: Ibili, ibili... Hemen nagok, botata. Denbora nola jan ez zekiat. Potrotaraino.
2. laguna: Ondo, ba. Zera deitzen diat, film bat ikustera etorri nahi ote duan galdetzeko.
1. laguna: Filma? Zer film?
2. laguna: Frankensteinen bat.
1. laguna: Frankenstein? Hori ez duk tipo zatar hori, torlojus josita dagoena eta makaleko frontoia duena? ETB kantxa, hi! Partida botatzeko primerakoa!
2. laguna: Ez esan pitokeriarik! Zer, bahator ala ez?
1. laguna: Hi pitzatuta hago! Frankensteinen filma? Hori zuri-beltzean duk eta ez dik batere beldurrik ematen. Paso.
2. laguna: Hau ez duk beldurrezkoa. Frankenstein gaztea dik izena eta barre egitekoa omen duk.
1. laguna: Eta koloretan duk? Ez duk izango irentsi ezin den abarreta hutsa, ezta?
2. laguna: Ez, ba. Zuri-beltzean duk, baina anaiak esan zidak ondo dagoela. Gainera, musu-truk duk.
1. laguna: Tira, musu-truk baduk, bale, eurogero nabilek-eta. Non geratuko gaituk?
2. laguna: Filma kultur etxean duk, zazpietan. Ni kalean nagok, baina orain mandatu bat egitera joan behar diat. Gauza bat egingo diagu: har ezak segapotoa, eta kalean hagoenean, deitu.
1. laguna: Hi bai hi segapotoa! Amatxorentzako mandatuak egiten, ala?
2. laguna: Hi punkia haiz, motel! Hobea izango diat hi bezala beso bat bestearen gainean asper-asper eginda egotea! Bo, gero arte.
1. laguna: Booo, txintxo ibili!

Hemendik at - Eskutitza
Idoia:
Zer moduz?
Gaur beti bezala zutaz oroituz.
Badator udara
Laster egonen gara.
Zer moduz?
Gaur beti bezala zutaz oroituz.
Badator udara
Laster egonen gara.
Itsasoko olatuek
Eskutitza ekarri dute
Zure hitzak irakurtzen
Gehiago naiz maitemintzen.
Zuretzat muxu bat,
Botila hau doakizu hemendik at
Itsasoan zehar
Bidai luze batean.
P.D. Hau ez da erreala
Soilik amets bat da
Desio hau azkenik
Eskutitza ekarri dute
Zure hitzak irakurtzen
Gehiago naiz maitemintzen.
Zuretzat muxu bat,
Botila hau doakizu hemendik at
Itsasoan zehar
Bidai luze batean.
P.D. Hau ez da erreala
Soilik amets bat da
Desio hau azkenik
Betetzea nahi dut nik.
MARRAZOAK - Hitzaldia
ZER DIRA?
Marrazoak kartilaginotsuen familiako arrainak dira. Kartilaginotsuak dira hezurren ordez kartilagoak dituztelako.
EZAUGARRIAK:
Marrazoak kartilaginotsuen familiako arrainak dira. Kartilaginotsuak dira hezurren ordez kartilagoak dituztelako.
EZAUGARRIAK:
Marrazoen buruak hiruki forma du eta gorputza sendoa eta gihartsua du. Gainera, gorputzean zehar zenbait hegal ditu eta horien laguntzaz eta isatsaren bidez igeri egiten dute. Honez gain, buruaren bi aldeetan brankiak dituzte eta horien bidez hartzen dute arnasa.
Marrazoa harrapari ona eta azkarra da, eta beste arrain asko eraso eta jaten ditu. Gainera, haurtzarotik heldu bihurtu arte, kolorea aldatu egiten zaie eta hil egiten direnean kolorea ez da mantentzen.
Hortz-aginei dagokienez, marrazoak, haien barailengatik oso famatuak dira. Marrazoek baraila indartsuak dituzte eta hortz handi eta zorrotzak dituzte, ilaratan antolatuak eta hruki formakoak. Horrek animalia beldurgarriak bihurtzen ditu. Gainera, hortzak oso azkar sortzen zaizkie. Adibidez, marrazo batek, jaten ari den bitartean hortz bat galtzen badu, haren lekuan beste bat irteten zaie aste bat pasatu ondoren.
Zentzuei dagokienez, arrain hezurdun gehienek ikusmen ona dute, baina marrazoek ez. Horregatik, harrapakinak ehizatzeko usaimena erabiltzen dute. Ur kopuru handiaren erdian dagoen odol tanta bakar bat usain dezakete marrazoek. Gainera, harrapakinen mugimenduak sorturiko seinale elektriko txikiak sumatzen dituzte gorputzean dituzten sentsore batzuekin.
JAIOTZA:
Ernalketa: Arrain askok arrautzak uretan jartzen dituzte eta ernalketa bertan gertatzen da, horregatik arrautza asko jarri behar dituzte, babes gutxi dutelako. Baina marrazoen arrautzak barruan ernaltzen dira eta horregatik arrautza gutxiago sortzen dituzte, babes gehiago dutelako.
Arrautzak: Arrautzak gelatinazko geruzaz estalita daude eta irekitzen direnean, helduaren antza duten larbak jaiotzen dira.
MARRAZO MOTAK:
- Marrazo zuria:
Deskribapena: Marrazo handienetako bat da, gure itsasoetan familia ugari bizi dira. Gorputz zilindrikoa dute eta erdi zabalik edukitzen dute (ura sartzeko eta gero brankietatik irteteko) bat edo bi hortz ilara erakutsiz, eta begi biribilak dituzte. Gainera, orojaleak dira.
Habitata: Ur beroetakoak dira eta batzuk ur epeletan bizi dira, batzuetan, kostatik hurbil bizi daitezke. Marrazoak bakartiak izaten dira.
- Caribeko arrezifeko marrazoa:
1,5 metroko luzera du eta marrazo lotia ere deitzen diote batzuek. Ur ez oso sakonetan bizi da eta askotan, marrazo honek orduak igarotzen ditu batere mugitu gabe, lotan egongo balitz bezala. Batzuetan kobazuloetan ezkutatuta ikus daiteke.
- Beste mota batzuk:
Beste marrazo mota gehiago daude, adibidez zezen marrazoa, marrazo muturmotza, limoi marrazoa, iratxo marrazoa, marrazo balea (munduko arrainik handiena da), tigre marrazoa… Aipatu ditudanen artean, marrazo zuriak, tigre marrazoak eta zezen marrazoak dira gizakioi gehien erasotzen digutenak.
2. unitatea: MAKINA ARRAIOA! ENTZUNGAIA (elkarrizketa)
Elkarrizketa aitonaren eta bilobaren artekoa da. Aitona kontsola berria konektatzen ahalegintzen ari da eta ez daki nola egin. Atalak eskuan darabiltza, zarata eginez.
Biloba: Baina, aitona, zertan zabiltza?
Aitona: Hementxe, amonak oparitutako makina arraio hau piztu nahian, baina ez zioat asmatzen.
Biloba: Super-erraza da hori!!!!!Nik neuk esango dizut nola egin.
Aitona: Tira bada, "super-erraza" bada, amen batean egingo diat.
Biloba: Lehenengo eta behin lokirik libre ote duzun begiratu beharko duzu, baina kableak konektatu aurretiktelebista itzalita daukazula egiaztatu beharko duzu. Zure telebistak eurokonektorea izango du, ezta? Larakoak ondo sartuta dauzkazula begiratu. Dena ondo badago, sakatu power botoia.
Aitona: Zer demontre duk power botoi hori?
Biloba: Power hitzak indarra esan nahi du ingelesez. Kontsola pizteko botoia da.
Aitona: Bada, esan hori eta kitto! Zer power eta power oste...
Biloba: Hori guztia listo badaukazu, telebista konfiguratu behar duzu. Zuk ulertzeko moduan esanda, aitona, itxuratu edo egin behar duzu.
Aitona: Eta zer itxura eman behar zioat, bada? Ez al dik itxura egokia, ala? Zer aaraio egin behar zioat, bada?
Biloba: Bada, hartu agintea eta sarrera-kanala aukeratu behar duzu, hasteko. Horretarako telebista eta kontsola, biak izan behar dituzu piztuta. Dena ongi eginez gero, jokoa sartzean, menua agertuko zaizu pantailan.
Aitona: Zein menu? Ez nijoak jateko ezer eskatzera, traste honekin jokatu besterik ez diat egin nahi. Zer demontre duk menua?
Biloba: Ufa, aitona, ipurterre hutsa zara! Jokoak ematen dizkizun aukerak dira menua, zeuk nahi duzuna hartzeko: jokalari bakarra, bi jokalari... Bukatzeko, hartu agintea eta sakatu A botoia, hasteko.
Aitona (purrustadaka): Aizak, ez diat piperrik ere ulertu. Menua, larakoa, agintea, konfiguratu... Horiek dituk hitzak horiek!... Ez dik hain zaila izan behar! Gauza zailagoak egin ditiat nik askotan! Tira, azaldu berriz, baina nik ondo ulertzeko moduan.
Biloba (txantxati): Bale, neuk lagunduko dizut eta hasiera-hasieratik hasiko gara. Kablea eta entxufea zer diren jakingo duzu, ezta?...

Suscribirse a:
Entradas (Atom)