Ez ahaztu euskara dela euskaldun egiten gaituena eta hizkuntza gal ez dadin erabili egin behar dugula, beraz denon laguntza ezinbestekoa da zeregin horretan!

lunes, 30 de abril de 2012

9. unitatea: Gaitasunak aztergai

Sugan: Zarena zarelako


Eutsi, borroka bakarrari
izatera heltzeko, zarena zarelako
hutsez, bakar bat gehiago.
Nagusit zaitez, zeure lekua baduzu
bermatu, lotu, bilatu, aurki ezazu.

Zuk, zeure kabia hornituz
hitz merke ta txiroez at 
jaten eman buruari, ez inori, zeuri beti.
Jakin zuloan topatzen,
barnetik ateratzen,
zeharko, itzuliko, garrasika.

- Eutsi...-
- Segi, zuzen bide ertzean

gaztigatu dizugu, aurrera jarraitzeko 
atzera ez begiratzeko.
Egunez egun zihur
nahi hura ikusten dugu
ez arduratu, irtenbiderik ez badu.

ustez jakin badakizu
nolakoa zaren zu
galdetzu gero akabo, mututa, ixilik, zero.
Jaklin ezean onartu
uste ere ezin dela
izan, sinestu, aitortu, ezagutu

- Eutsi...-

- Segi...-



9. unitatea: "KAN GHU RU" ENTZUNGAIA (elkarrizketa)


Kalean, autoen zaratak, semaforoaren seinale-hotsa eta denetariko zaratak entzuten dira; tartean, sakelako telefono baten hotsa ere entzuten da.

1. laguna: Bai, esan? Nor da? Bai?
2. laguna: Kaixo, motel, non habil? Hori duk zalaparta!
1. laguna: A! Hi haiz-eta! Hitz egin ezak ozenago, ez diat tutik entzuten-eta!
2. laguna: (Oihuka). Ez duk harritzekoa. Zera, zoora joatekoa nauk lagun batzuekin. Etorri nahi al duk?
1. laguna: Zoora? Zer zegok, bada, zooan? Hori duk plan eskasa, motel!
2. laguna: (Oihuka). Lagunak kanpokoak dituk, bi neska; oso jatorrak dituk eta, gainera, oso ondo zeudek.
1. laguna: Lehenago esatea huen! Horrela bai! Zer ordutan elkartuko gaitu?
2. laguna: (Oihuka). Zer iruditzen zaik lauretan autobus-geltokian?
1. laguna: Tren-geltokian?
2. laguna: (Oihuka, are ozenago). Ez, motel, ez, autobus-geltokian!!
1. laguna: Ondo, gero arte! (Kalean zarata entzuten da oraindik).

Tarte bat igaro da eta arratsaldeko laurak heldu dira. Autobus-geltokian, baina zaratarik gabe.

1. laguna: Hi, bahuen garaia! Ordu-erdi berandu hator!
2. laguna: Ordu-erdi berandu? Hi pitzatuta hago! Lauretarako egin diagu hitzordua!
1. laguna:Hiru eta erdietarako ulertu diat!
2. laguna: Garbitu hitzak belarriak, motel!
1. laguna: Gaizkiulertua izan duk eta barkatzen diat.
2. laguna: Hara, bestea! Gaizkiulertuak direla-eta… ezetz jakin nondik datorkion kanguruari bere izena. Gaur irakurri diat sarean.
1. laguna: Zera… Nola jakingo diat, bada?
2. laguna: Ingelesak, Australia aurkitu zutenean, jota seko harrituta geratu zituan saltoka ibiltzen ziren animalia batzuk ikustean. Inguruan bertako aborijen horietako bat omen zebilean eta keinuz-edo galdetu omen ziotean animalia hark nola zuen izena. Besteak behin eta berriz erantzuten omen ziean <<Kan Ghu Ru, Kan Ghu Ru>>, eta bitxoari kanguru izena jarri ziotean ingelesek. Azkenean, hizkuntzalariek Australiako aborijenen hizkuntza aztertu eta jakin zitean gizonak zer esan zien atzerritarrei: << Ez dut ulertzen ez dut ulertzen>>…
1. laguna: Ona! Aizak, erabili al zezakeat kontu hori neskak txunditzeko? Hik uste duk ligatzeko baliagarria izango zaidala?
2. laguna: Saiatu hadi!